Arratsalde on lagunok! Gaur nire irakasle JONRO -ren blog-atik ateratako informazioa azalduko dizuet. Hau web orri bat egiteko pausoak azaltzen ditu.
Lehenik eta behin behar duguna hurrengo da:
- Ordenadorea
- Web editore bat (NVU, KOMPOZER)
- FTP programa bat (FILEZILLA)
- Orria gordetzeko leku bat serbidore batetan.
- Testu editore bat (WORDPAD)
Karpeta bat zabaldu gure ordenadorean. Sortuko ditugun fitxero guztiak, bertan gorde behar dira(honen barruan, beste karpeta batzuk ireki daitezke irudientzat, dokumentuentzan...)
Web editorea ireki eta gure lekuaren egitura zehaztuko dugu: karpetaren kokapena, Host helbidea, FTP helbidea, erabiltzaile izena eta pashitza. Guzti hauekin, webgunea prest dagoenean editoreak berak duen FTP programarekin fitxeroak serbidorera eraman ahal izateko. Ez badaukagu horrelakorik, dohako FTP programak jeitsi daitezke (FileZilla).
Edizioa: Atariko orria, index.html/index.htm izan behar da, horrela, serbidoreak badaki nondik hasi gure webgunea irakurtzen.
Irudiak: JPG, GIF, PNG formatotan egon daitezke eta resoluzioa,(pixelak) 72 pixel pulgadakoa izan behar da, hau bait da nabigatzaileek erabiltzen duten standarra. Erresoluzioa handiagoa edo txikiagoa ba da, irudiak guk emandako diseinotik aterako dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina