2021(e)ko irailaren 21(a), asteartea

XIAOMI REDMI 9

    Arratsalde on! Gaur pertsonalki nahiko gustuko dudan mugikorraz hitz egingo dut. Bere ezaugarriez hitz egingo dut, besteak beste. Probableena testuan agertzen diren hitzen erdiak ere ez ulertzea da, oso teknikoak dira eta. Baina, gutxienez, zerbaitetarako balio izatea espero dut. Eta ea niri ere publizitateagatik ordaintzen didaten!

    Xiaomi Redmi 9 Android 10 (MIUI 11) sistema eragilea duen mugikor bat da. Honen sustapena 2020ko ekainean izan zen. Pantaila Full HD+ da, 6.53 hazbetekoa eta 6,53 "-ko IPS batekin. Aurrealdean beira du eta gainerako gorputzean plastikoa. 163,32 x 77,01 x 9,1 mm-ko neurria du eta 198g-ko pisua.

    Gailu hau Mediatek Helio G80 prozesadore batek sustatzen du, RAM memoriaren 32GB-eko eta barne-biltegiratzearen 32GB-ko aldaerekin batera, edo RAM memoriaren 4GB-rekin, barne-biltegiratzearen 64GB-rekin(hori aldatu egiten da prezioaren arabera. 3GB/32GB, 119€; 4GB/64GB, 136€). Bere sistema mota 64bitekoa da. Eta honen CPUa Octa-core Max 2.00GHz. da. Gainera, karga azkarreko (18W) 5020mA-ko bateria bat du, Li-Po motakoa. Baina ez da erauzgarria ezta haririk gabeko karga ere.


    Redmi 9aren atzeko kamera argazkigintzarako diseinatuta dago. Horregatik laukoitza da. Lente nagusia 13MP f/2.2 da, eta bigarren mailako lenteak 8MP f/2.2 (angeluar handia), 5MP f/2.4 (Makro) eta 2MP f/2.4 (Bokeh) dira. Bestalde, aurrealdeko kamera angelu handikoa da 8MPko auto argazkiak harrapatzeko.


   Aparatu elektroniko honek hainbat konektagarritasun mota ditu. Horien artean ohikoenak daude: Wi-Fi-a, Bluetooth 5.0-a, NFC-a, GPS-a, etab. Honen nabigatzailea HTML5 da. Hainbat sentsore mota ere aurki ditzakegu, adibidez, azelerometroa, giroskopioa eta iparrorratz digitala, besteak beste. Bestalde, mugikorra desblokeatzeko hainbat modu daude. Atzeko aztarnen irakurgailua, aurpegiko desblokeoa, pina, pasahitza edo patroia erabil daitezke.


  Xiaomiren eredu honek hari gabeko FM irratia du, hau da, ez dago antenarako entzungailuak erabili beharrik. Bideo-irakurgailuak MP4 edo H.264 izan daitezke, eta audiozkoak MP3, eAAC+, WAV edo FLAC. Aipatzekoa da, halaber, jakinarazpenak Ringtones Polifinico, MP3, WAV edo bibrazioan entzuten direla.

    Xiaomi Redmi 9ren deskribapena amaitzeko, mezularitza SMS, MMS, Email, Push mail edo IM bidez izan daitekeela esatea falta da. Dokumentu-bisorea, argazki-editorea, ahots-komandoak eta eskanerra edukitzeaz gain. Eta garrantzitsuena: EZ DA URAREKIKO ERRESTISTENTEA!! Beraz, mugikorra erostera zoazenean, ziurtatu ez duzula igerilekura sartzen honekin😜


    Xiaomi Redmi 9 atzetik eta aurretik ikusita                           Hartu ahal diren kolore guztiak                                                    

2 iruzkin: